XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaitasun soziokulturalaGaitasun soziokulturala esatean hauxe adierazi gura dugu: komunikazioaren testuinguru sozial eta kultural orokorraren barruan, hiztunari mezuak egokiro adierazteko modua ematen dioten ezagutzak, hizkuntzaren erabilera desberdinei lotutako faktore pragmatikoen arabera.
Faktoreok konplexuak dira eta elkarren arteko harremanetan daude, hizkuntza ez delako komunikazioa kodetzeko sistema bat beste barik; aitzitik, gizabanakoaren nortasunaren parte bat ere bada, bai eta antolamendu sozialaren kanalik garrantzisuena ere, berori erabiltzen duen komunitatearen kulturan txertaturik dagoena.
Nunan-ek adierazi duenez (1992),
Hizkuntz ikasleek konplexutasun horrekin egiten dute topo H2az ikasitakoa benetako bizitzako komunikazioan aplikatzen hasi orduko, eta aurreneko saioak desastrosoak izan daitezke:
H2ko ikasleei ikustarazi beharko litzaieke hankasartze sozial edo kultural batek askoz ere haustura larriagoak ekar ditzakeela komunikazioan, hizkuntzazko akats batek edo hitzen bat ez jakiteak baino.
Hala ere, alderdi soziokulturalaren kontzientzia piztea ez da erraza, arau soziokulturalak eta portaera normal edo onargarriaren arauzko ereduak ez direlako oraindik egokiro analizatu eta deskribatu (Savignon, 1983, Wolfson, 1989).
Deskribapen onak edukita ere, erregela eta arau soziokulturalak hain daude gure identitatean (eta ikaslearenean) sakon txertatuta, non gaitza baita portaera aldatzea suposamenduen sorta berri batean oinarrituz.
Aldagarri soziokultural garrantzitsuenak lau kategoria nagusitan banatu ditugu (ikus .4 taula).
Aldakien lehen sorta,
Gauza jakina da honako eragileok erabakitzen dutela mintzaideek zelan egiten duten berba eta zelan hitz egiten zaien eurei:
Egoerari lotutako aldagarrien artean honako hauek ditugu: interakzioaren ezaugarri
.4 taulan ageri den bigarren taldea
Bertan biltzen dira era esplizituan irakatsi ahal diren aldagarriak.